XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) udalak elkartu ahal izango dira; horretarako, dagokien foru-aldundiek akordioa egingo dute aldez aurretik.

b) Zerbitzu propiorik ez duten udaletan, behartuta ez daudelako edo salbuespena lortu dutelako, zerbitzuaren eskaintza bermatzea.

c) Eskatzen duten udalak zerbitzua eskaintzetik salbuestea, salbuespen-akordioan jasota utziz zerbitzua foru-aldundiak bere gain hartu duela eta horren kostua finantzatzeko udalak egindako ekarketa.

3.- Azpiatal honetako a) puntuan aurrikusitakoaren arabera ezarritako geografi eremuekin bat etorriz, suhiltzaileen zerbitzuaren edo etxearen iharduera-eremuak udalerri bat baino gehiago hartzen dituenean, zerbitzua antolamendu juridikoak lankidetzarako onartzen duen edozein modutara eskaintzeko era beren artean hitzartu ahal izango dute zerbitzua eskaintzera behartuta dauden udalerriek eta, hala egokituz gero, dagokion foru-aldundiak.

4.- Foru-aldundiek zerbitzuak beren kasa eskaini ahal izango dituzte, edo baita zerbitzu propioak dituzten udalekin hitzarmenak egin ere, aldundiaren zerbitzuen iharduera materialak kudeatzeko eremu edo toki zehatzetan, zerbitzuaren eraginkortasunerako egokiagoa baldin bada.